You are currently browsing the daily archive for abril 25, 2009.
RENFEren kanpaina berria aztertzeko post-test bat prestatu det. Bertan, zehaztutako targetak (ohiko tren erabiltzaileak) iragarkia ikusi, iragarkiaren helburu zen “nuevos tiempos, nuevos trenes” irudi berria ulertu duen eta gustokoa izan den neurtzen saiatu naiz. Kanpainaren inpaktuaz gain, pertzeptzioa ere biltzen saiatuko naiz beraz.
Aldagaien lehenengo pausuak zenbaterainoko eraginkorrak izan diren ikusi ahal izango dugu aurrez aurreko inkesta kualitatibo honen bitartez eta honela, iragarkiaren erginkortasuna neurtu bere lehenengo asteetan.
Hori dela eta, RENFEk bere zerbitzuak eskaintzen dituen geltoki bat aukeratu det egokitasunez eta Tolosako tren geltokian agertu naiz hamar lagunei galderak egin ahal izateko. Ohiko erabiltzaileei galdetu ahal izateko, lan egunean izan naiz bertan (aste Santutako oporretan egonik ni) eta 14:33etan Donostiatik iristen den zuzeneko trenetik jaitsitako lagunei egin dizkiet galderak. Modu honetan, lanetik etxera bidean zioazen ohiko erabiltzaileekin topo egin ahal izan det.
Esan bezala, aldagai bat baina gehiago eta sakontasun gehiegi ez duen inkesta izan da, kanpainaren lehen pausuak neurtu ahal izateko. Ondorengoa izan dira galderei esker lortutako informazioa:
1.- Ikusi al duzu RENFEren iragarkirik azkenaldian? Gogoratzen al duzu?

2. Zein mezu zabaldu du iragarleak iragarki horretan? 
3. Gustatu al zaizu iragarkia? 
Emaitza hauek ikusirik atera ditzakegun ondorioen arabera, iragarkiak ez du eragin haundiegirik ez eta positibo edo gustagarrik izan lehenengo asteetan. Treneko erabiltzaileei ez zaie deigarria iruditu RENFEren iragarkia eta gogoan dutenak elkarrizketatuen erdia baino ez dira. Hamar lagunetatik bostek baino ez dute jarraitu beraz galdeketarekin eta hauek guztiak ere ez dute mezua guztiz ulertu. Ulertu ez izanarekin lotu genezake gustagarritasun eskalan jasotako balorazioa: bi lagunek 3ko balorazioa eman die 5etik eta bakar batek 4koa. Beraz, ulertu duten guztiek ere ez dute oso gustoko.
Behar bada, emaitza hauek mezuaren tonua dela eta gertatu dira. Iragarkian haur bat eta liburu bat besterik ez dira agertzen eta hauek etorkizunerako lana egiten ari direla azaldu badezakete ere, nik alkarrizketatutako targeta ez da beraiekin identifikaturik sentitu. Musikak ere ez du gehiegi laguntzen atentzioa deitzeko orduan eta sormenari dagokionez ezberdina bada ere targetak ez du gustoko izan.
Hori dela eta, targetari zuzenago zuzentzea iradokiko nuke nik. Iragarkia ahalik eta deigarrien egiten saiatzea, tonu erasokorragoarekin agian. Honela, onerako edo txarrerako, inpaktu handiagoa izango luke.
Ikusi beharrekoa izango litzake pare bat aste barru test honen emaitzak hobetu duten edo ez. Izan ere, kanpaina hasi berria da eta Aste Santuko oporrak izan ditu tartean. Targeta eguneroko erabiltzaileak izanik, hauek ez dute egunerokotasunean sartzeko aukerarik izan kanpaina hasi eta oporraldiak direla eta.
