Publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko, aurreko ariketan ikusi genuen diru sarrera eta irabazien kontrolaz gain, badira beste modu batzuk ere. Zuzendu deneko targetari post-test bat pasatzea adibidez.

Test hauen funtzionamendua ikusteko, atera berri den iragarki bat aukeratu eta adibide bat egingo dugu.

RENFE: Nuevos tiempos

RENFEk martxoko azken asteburuan ateratako “nuevos tiempos” izeneko kanpaina jarri zuen abian. TBWA agentziak eginiko iragarkia izan da hau, Inma Moreno kontu zuzendariaren agindupean. Ondorengoak ere parte hartu dute lanean:

 

Contactos del cliente: Manuel Sempere, Pedro Miguel López e Isabel García San Bruno
Ejecutivo: Diego Hernández
Directores creativos ejecutivos: Juan Sánchez y Guillermo Ginés
Directores creativos: Peru Sáiz y Bernardo Hernández
Directora de arte: Lele Gestoso
Redactora: Noelia Meltzer
Director de planificación estratégica: Jesús Fuertes
Directora de producción gráfica: Nuria Mazarío
Agencia de medios: Starcom
Diseñador gráfico: Serial Cut
Fotógrafa: Paloma Rincón
Productora: The Mushroom Company

“Nuevos tiempos, nuevos trenes” lelopean beren trenen berritasuna eta modernotasuna erakustea dute helburu. Horretarako telebista, irratia, internet, kanpo publizitatea eta prentsa medioak erabiliko dituzte ekaina hasierarate.

Telebistako spot-en bertsio ezberdinetan (45″ 30″ 20″ eta 10″eko iraupenekoak) tren guztiak errepresentatuak agertzen dira: Abiadura Handia, Distantzia Luzea, Aldiriak, Merkantziak eta Logistika eta Fabrikazioa eta Mantenimentua.

Iragarkiarekin batera, RENFEk bidaiarientzat 184 tren berri, 50 lokomotora, eta 118 tren gehiago gehitu nahi ditu 2010. urterako. Honek, UNIFEren esanetan (Union des Industries Ferroviairies Européennes), Europako tren konapiniarik modernoena izatera eramango du.

Berrikuntza honek guztiak bidaiari eta erabiltzaile berriak jasotzea helburu izango duela baldin badakit ere, dagoeneko dituen ohiko erabiltzaileak zerbitzuaren hobekuntzaren berri jakin eta zerbitzua erabiltzen jarraitu eta honekin pozik egon daitezen lehenengo pausua dela uste det. Hori dela eta, post-testa egiteko target modura ohiko bidaiariak eta RENFEren eguneroko erabiltzaileak bilatuko ditut.

Advertisement