Estás navegando por los archivos mensuales para marzo 2009.

Eficacia Sariak 1997. urtean sortu ziren, publizitate sailaren behar bateratu bati aurre egiteko: komunikazioaren ekarpenak onartzea. Espainiako Iragarleen Asoziazioak bultzatutako ekimena da hau.

 

Eficacia Sariek prozesua aztertzen dute: iragarlearen helburuaetatik eta agentziaren aukeraketatik abiatu eta agentzia eta gainerako laguntzaileek lortutako emaitzetaraino aztertu ohi dute kanpaina.

 

Edozein medioetan eginiko komunikazioari esker, lortutako emaitzak saritzen dituen bakarra da Espainian. Publizitate ekintzak diren neurrian saritzen dituzte kanpainak, edozein izanda medio eta helburuak.

 

Sarien helbururik handienetako bat, publizitate funtzionamenduaren datu base on bat eraikitzea da. Sektoreko profesionalentzat, kasu historikoak aztertu eta nola funtzionatu zuten edo zer lortu zuten ikustea oso garrantzitsua dela uste dute. Honela, akatsak egiteko arrikuak txikitu eta inbertsioa egokiago erabili ahal izango dute. Era berean, agentziek beren profesionaltasuna eta eraginkortasuna erakutsi ahal izango diete beren bezero potentzialei. Eta azkenik, publizitateko ikasleek, negozioaren funtzionamentu korapilotsua ulertu eta gertuagotik ikusteko ere balio du.

 

 

 

 

2008ko irabazleen artean agertzen direnak publizitate eraginkorrena egin dutenak izan dira beraz. Baina hauek ez datoz bat Infoadex ikerketaren arabera, diru gehien inbertitu zutenekin. Bi zerrenda hauek aztertzean, badira errepikatzen diren izenak, baina ez postu berdinetan: ING Direct, Coca Cola, Renault, ONCE… diru asko inbertituz publizitate eraginkorra lortu duten enpresak izan dira.

 

 

Dena den, diru gehiago inbertitzeak ez du irabazi gehiago lortuko dela ziurtatzen eta sektore berdinean inbertsio txikiagoa egin eta eraginkortasun handiagoa lortu dutenak ere badira. 2008ko txostena begiratuz gero, automobil sailean gertatu da hori: Volkswagen agertzen da diru gehien utzi zuenen artean, baina ez eraginkortasun sarietan. Fiat-ek eginiko inbertsioa ordea ez da aipagarria eta komunikazio komertzialean lortutako postua, irabaziei esker bai. 

 

 

 

publizitatea

 

 

Honek argi erakusten du publizitatearen eraginak ekarpenak ematen dituela neurgarriak direla. Bestalde, faktore oso ezberdinek hartzen dute parte eta honek asko zailtzen du emaitzak ikustaraztea edo lortutako emaitzak publizitateari esker izan direla frogatzea.

 

          

Publizitate eraginkorrena egiteko ez da inbertsiorik handiena egin behar ikusi ahal izan dugun moduan. Gero eta gehiago inbertitu, orduan eta diru-sarrera gehiago lortu beharko ditugu irabaziak izateko.

  

Sektorean, garrantzi handia hartzen ari dira inbertsioa eta eraginkortasuna. Kontuan hartzeaz gain, sariak ere lortutako emaitzen arabera egiten hasi gara. Iragarleek publizitatea inbertsio modura ikusteko, berealako emaitzak eta erabat neurgarriak bilatzen dituzte. Merkatuko faktore ezberdinak ez daude agentzien menpe ordea eta konpetentziak edo gizarteak jasandako edozein aldaketek kanpainan eragiten dute.

 

 

Egokia al da publizitatea neurtzeko modu hau? Sektorerentzat ona al da? Komunikazioak ba al du merkatu osoa aldatzeko adina indar?? Eztabaida luzea izan liteke hau guztia!

Sare sozialen erabilera hareagotzen ari den neurrian, beren eraginkortasuna neurtzeko esperimentuak ere gora doaz.

 

Gezurrezko korreo elektroniko bat sortu eta bere bitartez FaceBook-en gezurretazko erabiltzaile bat sortu dut. Hasieran ezaugutzen nuen jendearen izena jarriz eta ondoren, hauen laguna izanagatik, sistemak berak aurkezten zizkidan lagunei eskaera zabalduz 52 lagun izatea lortu dut.

 

Besterik gabe pertsonaia bat sortu beharrean, lehendik sortutako bat erabili dut. Pixuan duela urtebete baina gehiago etxeko pelutxearen fotologa egin genuen. Bertatik gure istorien berri ematen genuen, izenik esan gabe. Era berean, lagunei komentarioak uzten genizkien nor giñen azaldu gabe. Oso jende gutxik daki benetan nor den Jordi, baina guk bisita guztiei aurkezten diegu eta ziur gaude fotologa eta FaceBook-a duen ardi bakarra dela!!

 

Sare sozialean jendeak nor nintzen ez bazekien ere, beren lagunen laguna nintzela ikusi zezakeen eta horregatik onartzen zidaten beren kontaktuen artean. Dena dela, batek baina gehiagok galdetu dit nor naizen eta “Jordi” erantzunda jendea ez da konformatzen. Euskaraz idazteagatik eta lagunen laguna izanagatik bazekiten euskalduna nintzela, baina Bartzelonan ikasten ari nintzeneko teoriak ere bidali dizkidate kataluniar izena izateagatik.

 

Beste batzuk ordea ez dute interesik azaldu nor ote nintzen asmatzeko. Eta beste horrenbestek, zuzenean beren aplikazioetan sartu nau, ezer galdetu aurretik: kalendarioan nire urtebetetze eguna apuntatzeko, zein hiritan biziko nintzakeen asmatu eta bahiketa jolasetan sartu didate.

 

Esperimentu honen ondorio modura, jendeak oraindik konfidantza duela sare sozialetan ikus dezaket. Beren lagunen lagunak izangatik onartu baina oraindik galdetu egiten dute zein zaren. Ez dute edonork beren berri izaterik nahi. Honela, gezurrezko perfilak eta engainuak ere ekiditen dira.

 

Erraza da iruzur egitea, baina jendeak serio hartu eta gezurrik esaten ez badu, tresna interesgarriak dira sare soziala. Hala ere, jendearen konfidantza irabazteko, egian oinarritzea beharrezkoa da eta mota honetako esperimentuek, gezurrak zabaltzea zein erraza den eta jendea nola engainatu besterik ez dute agirian uzten. Engainuek gora egiten badute, sare sozialen erabilgarritasuna jeitsi egingo da.

 

Interneteko publizitatea aztertzeko orduan ikusi genuen jendeak ez duela horietan sinisten. Berdin gertatuko da sare sozialetako publizitatearekin, gezurretazko porfilak edo taldeak sortzea ohiko bihurtzen bada.

 

 

Gero eta publizitate gehiago egon dadin eta batez ere publizitate hau eraginkorra izan dadin, denon esku dago tresnak behar bezala erabili eta iruzurrik ez egitea!!!

Sare sozialak marketing ekintzen gune bilakatzen ari dira: gero eta iragarki gehiago aurki daitezke bertan eta Facebook-ek esaterako, publizitatea nola egin adierazten du dagoeneko. Iragarleek sare sozialetan erabiltzaileen ezaugarriak ezagutu ditzakete, euren gustu eta egin ohi dituzten gauzekin batera.

 

Parte hartzeko, iragarle edo produktuek aukera ezberdinak dituzte. Hasteko, profil bat sortu dezake: produktu edo zerbitzua bera erabiltzaile izango balitz bezala aurkeztu eta bere inguruko informazioa emateaz gain, ahalik eta lagun gehien egiten saiatzeko. Bestetik, talde bat sortu daiteke: markaren inguruan komunitate bat sortu eta eduki interesgarriak emanaz, marketin birala egin. Orriak ere egin daitezke: erabiltzaileen mezuak mugarik gabe bidaltzeaz gain, deigarriagoak direnak, baina norberak bere burua bertan gehitu beharrekoak, lagunen gonbidapenik gabe. Ohikoak izaten dira hitzorduak ere: ekitaldien inguruan antolatzen diren bilkurak. Blogeko post modura eta argazkiak igotzeko erabili daitezke, erabiltzaile gehienek egiten duten moduan edo mezuak bidaltzeko: lagunak direnei edo ezezagunei, email modura. Azokak iragarki klasifikatuak jartzean datza, sareak antzekotasunak dituzten erabiltzaileak batzen ditu eta elkarbanatu edo idatziriko artikuluen bitartez zure burua ezagutzera eman dezakezu. Azkenik, Mini Feed eta News Feed zerrendak aipatu behar ditugu: hauen bitartez lagunek eginiko aldaketak eta azken berriak ikusten baititu une oro erabiltzaileak.

 

Tresna hauekin guztiekin gure burua ezagutzera emateaz gain, erabiltzaileekin interaktibitatea sortzen dugu eta gertuko itxura eman. Dena den, kontua izan behar da behar baina presentzia handiagoa lortu eta aspergarri ez bihurtzen.

 

 

Nire kasuan, publizitate mota hau onargarria iruditzen zait oraingoz. Marketing estrategia bat dela jakinik, badakit nere burua ere estrategia horren barne dagoela eta helburu jakin batekin bidalitako biralak direla, baina beste alde batetik, informazioa lortzeko modua ere bada eta zure lagunekin harremanetan jarraitzekoa.

 

Zure esku dagoela dirudi (askotan horrela ez bada ere) publizitate hori jaso edo ez eta zure parte hartzea behar edo eskatzen duela ikusteak, eraso modura ez ikustea errazten du. Gainera ez du bere helburu pertsuasiboa ezkutatzen, baina erabiltzailearentzat ahalik eta modu atseginena bilatzen saiatzen da. Erabiltzailea bera da mezuaren erdigunea eta berak aukeratzen du biral horren jarraipena egin ala ez eta beraz, zenbateko ohiartzuna izango duen. Horrek, botere sentsazioa eragiten du erabiltzailearengan eta ez estrategia baten zati besterik ez denekoa.

 

Duela urte gutxi hasitako marketing mota da hau eta azkenaldian asko hareagotzen ari dena. Estrategia honen ahazkundea aurreikusiko nuke nik beraz, baina estrategia guztien moduan, hasierako berrikuntza galdu ostean eragin txikiagoa izango duela uste dut. Etengabe bide berriak bilatzea beharrezkoa da publizitatearentzat eta erabilgarriak izanda ere, medioak publizitatez betetzen hasten direnean iragarle bakoitzaren eragina txikitu egiten da: gero eta deigarriagoak izan beharko dute biralak ere, gainerako biralen gainetik beren presentzia handitzeko.

 

Burger King-ek egindako bideoak FaceBook-i inongo kalterik eragin badio oso txikia izango zela aurreikusten dut. Marka honen helburua erabiltzaileek beren buruataz eta gaur egungo gizarteak egiten dituen ekintzetaz barre egitea eta horrekin notorietatea lortzea izan dela uste dut. Ez du bi marken arteko lehikortasunik adierazten, umore onez gure ohiturak epaitu baizik. Inor sare sozialetan denbora gehiegi pasatzen duela ohartu bada ere, zaila izango zaio hauetatik ihes egitea, bere lagun guztiek bertan parte hartzen badute eta harreman asko bertatik egiten baditu. Beraz, nik ez dut mehatxutzat hartu birala.

 

Sare sozialetan egiten den publizitatea, oraingoz, interneten egiten den publizitaterik berriena eta eraginkorrena dela uste dut. Oraindik, bide luzea izango du eta berrikuntza asko gehituko zaizkio. Abantailarik handiena berrikuntza hori, aipatutako interaktibitatea eta jendearen onarkuntzan dauka. Mugarik handiena berriz, ez dela gizarte osoarengan iristen eta iristen denenganen artean ere, hauen onarmena beharrezkoa duela izango litzake.

Egutegia

marzo 2009
L M X J V S D
« feb   abr »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.